viernes, 6 de abril de 2012

jueves, 5 de abril de 2012

Ametsa bete dot

Aitak hainbatetan aipatutako lekua

jueves, 5 de enero de 2012

Erregeak datoz!!!

Trakatan, trakatan
hiru errege,
trakatan, trakatan,
Belenera,
Belenen jaio den
Jesus haurtxoa
trakatan, trakatan
agurtzera.

Meltxorrek, trakatan,
zaldia beltza,
Gasparrek trakatan,
zaldi gorri,
trakatan, trakatan,
Baltasar zaharrak
zaldia, trakatan,
zuri-zuri.

martes, 3 de enero de 2012

Joan da gure Pepe

Aldi baterako etorri jakuna
joan egin jaku gaur , betiko
Apurtxoa laguntzen hurreratu zana
bere osotasuna itzi deusku .

Irribarre bat gehiago eskatzeko
adiskidetasun keinuak ahalegin berriak exijitzeko...

Aldi baterako etorri jakun,
betiko geratu zan.
Apur batean ikusi genduan,
Bizitza osorako ezagutu dogu.

Agur Pepe
Adeu
Eskerrik Asko
Moltes Gràcies

lunes, 19 de diciembre de 2011

Gau on

Eserita aurkituko nauzu
ikustezin bihurtu zaizkizunen ondoan;
irribarre zabala erakutsiko dot
zuk begietako malkoez besterik ohartu arren.

Egun argia izango da niretzat
zuk gaba beltza ikusiko dozun unean;
erdu geure ondora! ahozkatuko dozu
hemen nago! oihu egiten deutsudala entzun barik.

Gau on opatuko deutsut
Zuk eguna buruan dozunean.

jueves, 3 de noviembre de 2011

lainoa ezkerreko begian

Eskumako begia zabaldu dot
ezkerrekoa ezin
lainoa
laino
zuri
lodi
potoloak malkoak isurtzeko zulotxotik
sartu
barneratu
geratu
jat.
Malkoak lainoaren lagun egin dira.

miércoles, 28 de septiembre de 2011

Ate kolpe batez

Ate kolpe batez
Ixten dira ahoak
Isiltzen dira ateak
Mozten dira gogoak
Errausten dira hegoak

Zabal ditzagun hegoak
Oihukatu gogoak
Zabaldu ateak
Piztu ahoak

Lagun hori......