viernes, 19 de octubre de 2012

Larrosa

Bularrean larrosa
Arima airosa
Gorputz panpoxa

Nire neskatila doa
Kaletik
Primorosa

Zapia du buruan
Ubela besoan
Begietako malkoak uxatzen ditu
Kemena gogoan

Bularrean larrosa
Arima airosa
Hamaika orban ditu bai
Arima bakarra


miércoles, 10 de octubre de 2012

Ezagutzendodalako

Ezagutzen dodalako.  
Emoten deust konfiantza. 
Erakutsi deustelako.
Esanekoa dalako. 
Aurpegi bakarra daualako. 
Dan moduan agertzen dalako. 
Mozorroei uko egin deutselako. 

Emoten deust konfiantza. 

Gorriak inguratzen gaituenean
Zuria
Itxaropenaren berdea dalako

Emoten deust konfiantza

Gorritik berderako bidean
Aulkitik altxatuko
Ez dalako

Emoten deust konfiantza

martes, 2 de octubre de 2012

Ixo

Ohetik jagi orduko zoratzeraino eraman nauen hitz jarioari
Ixo!
Kafesnea mingostu didan berbeteari
Geldi!
Ene urrats guztiak neurtu nahi dizkidan zital horri
Nahiko!

Ezin......
Bihar berriz saiatu behar.

jueves, 20 de septiembre de 2012

Azkena!

Errautsak harrotu zaizkit gaur,
hilak jagi,
mamuak piztu .
 Ilargi amandrek hartu du gaur Eguzkiren lekukoa.
Gaizto hori!
Berriro aitzurra hartu behar;
beste behin ere,
 lurrean
 zuloa egin behar.
Enegarrena da lur hezean sartzen naizena.
Azkena!

lunes, 10 de septiembre de 2012

Eskapan neskatila

Begirada okerrez
Josia
Ondotik joan zait 
Neskatila

Atzo goizean egina, gaur gabaz heldua
Betiko joanda
Ule zuritik eskapan
Ihesi
Belardi freskoagotara
Azal finago
Buru beltzago
Oin arinago
Gihar tinkokago
Non ote?

Joan egin zait ondotik
Atso  zimurtu hau  utzirik

viernes, 27 de julio de 2012

Zutaz , lagun

Lagun bat badut
Adiskidea
Penakidea
Pozkidea

Areatzan pasiatzen zebilela
Karramarro maltzurrak
Ezkerreko oinean
Koxk

Bizikidea dut
Lankidea
Karramarro zatarrak
Ene bihotzean
Kausk

Labana hartu dugu
Zuk hemen
Nik hor

Karramarro okerrari zast
Erpe doilorrari zist
Biziak bizi gaitu berriro
Heriok
Beste baterako utzi

jueves, 26 de julio de 2012

Hoa!

Bihoakit bizitza bere tristurekin
Hoa!
Ihes egin diezadala
Behingoz

Betor isil, ilun, bare
Andratxu armaduna
Ilargiaren amandrea
Herio jaunaren emaztea

Zorroztarria prest
Sega
Xist
Xast
Ezer


Betorkit Ilargi
Zilarrezko murmurioa
Entzun dezadan kanpai hotsa
Senti dezadan bizirik
Bihotza