-->
Karmengo ama ederra,
Larrako lora eztia,
Izan zakidaz gaur eta beti,
neure bidelagun estua
Ez deutsut eskatuko
arantzak kentzea,
bidea leuntzea,
lepoan daroadazan zamak arintzea.
Amakide behar zaitut, eder hori.
Neure minaren atseden,
ahul nagoanean indar,
neure iluntasunaren argi.
Zure eskutik jaso neban
neure bizitzako altxorra.
Zeure bidetik eroan nagizu,
zure magal bero bigunera.
Baina ez nagizu oraindik eroan,
eginbeharrak daukadazan artian.
Zeure eskutik bai eroan
nagizu,
hemengo zeregin guztiak
amaituta daukadazanean
No hay comentarios:
Publicar un comentario