viernes, 27 de julio de 2012

Zutaz , lagun

Lagun bat badut
Adiskidea
Penakidea
Pozkidea

Areatzan pasiatzen zebilela
Karramarro maltzurrak
Ezkerreko oinean
Koxk

Bizikidea dut
Lankidea
Karramarro zatarrak
Ene bihotzean
Kausk

Labana hartu dugu
Zuk hemen
Nik hor

Karramarro okerrari zast
Erpe doilorrari zist
Biziak bizi gaitu berriro
Heriok
Beste baterako utzi

jueves, 26 de julio de 2012

Hoa!

Bihoakit bizitza bere tristurekin
Hoa!
Ihes egin diezadala
Behingoz

Betor isil, ilun, bare
Andratxu armaduna
Ilargiaren amandrea
Herio jaunaren emaztea

Zorroztarria prest
Sega
Xist
Xast
Ezer


Betorkit Ilargi
Zilarrezko murmurioa
Entzun dezadan kanpai hotsa
Senti dezadan bizirik
Bihotza

martes, 17 de julio de 2012

Etor bitez herio txoriak

Etor bitez txoriak
nire begiak jatera.
Hurbil bekit saia
ene erraiak askatzera.

Oin azpian duzuen lur umel honen azpian nauzue
Isilik
Ez gor
Mutu
Baina ez itsu


Hilotz bihur natzaizue
Gorpu
Zendu
Gogor

Ez iezazkidazue lorerik jar
Ez bainago
Bizirik

miércoles, 11 de julio de 2012

Klink.....zeruko atean

Ezer
Deus
Isil
Huts
Infernu

Ustekabean
Klink
Taup
Kaixo ama!
Zerua

Gabaz izartu nintzan

Bart goizean izartu nintzan
Ohera altxatu ostean
Gozari mingotsa
Gozoki gazia
Ama maltzurra
Etsai begikoa

Eguzki beltza
Ilargi gorria
Edur gainera joan ginan
Eguzkitan jartzera

Ongia ezkutatzen dugun garaian
Maltzurrak gobernatzen gaitu
Zeruak gaitu zoru azpian
Deabruari otoi egin bitartean

Gaur gauean izartu naiz
Ohe azpian lo egin aurretik.
Igo gaitezen beherantza,
Eman diezaiogun honi
Buelta

Atzo goizean oheratu nintzan
Gorrotoaren hankei helduta
Buruz behera bizi gaitezen
Zuzenari eman diezaiogun
Bihurria

martes, 10 de julio de 2012

Bitxia ba da ere.....

...beldurra ematen dit oporrak,
Itogurea bakardadeak,
Samina maitasunak.
Arraro emango duen arren,
Tristurak bizitzen nau.
Iluntasunak argitu.
Heriotzak piztu.

viernes, 6 de julio de 2012

.....in

Min
Samin
Bortitz sentitzen zaitut
Aitzin