miércoles, 28 de noviembre de 2012

Malko baten bidaia

Ezkerreko bentrikuluan sortzen zaizkit niri malkoak
Sentimenduen sukaldetxoan
Jaio ta segidan, odol tanta baten gainean jartzen dira
Zainetako autobidean
Sabelalderako bidean
Zirrara
Gorantza gero
Bero
Gori

Ezik

Gauean
Eguzkia ostontzean,
Mundua joaten zait
Ibilian.

Ilunak hasten zaizkit
Inguruan dantzan,
Mamuak begi aurrean
Agerian,
Beltzuneak
Dir-direan.

Etor zaitez orduan,
Beltza zuria denean
Esku ahurretan jasoko dugu
Ilargien isuri;
Aurpegietan ageri
Sabelaren zurrunbiloa.

Gabaren erdian
Gezurrak egia direnean
Entzunezina esango dizut
Belarrira.
Egun argiak eramango ditu
Ilunpeko izerdiak,
Sekula gehiago
Etorriko ez direnak


Zuk ukitu gabe 
Laranja idorra
Mailuki mingotza
Arima hila.
 Begiok
 itsasargirik gabe
Zulo beltz.
Taket hauek
Ibili ezinera
Itzuliko dira
Betiko.


martes, 27 de noviembre de 2012

Ama

Amaren berotasunik ezean
Hotza da kumea bazterrean
Bero manten nazala bihotzak
Izotza urtzerik  dezadan

 Amaren laztanik ezean
Legorra da txikia seaskan
Leun izan nazala larruak
TxikiaK maite ditzadan 

Amaren bizitza ezik
Umea hauspo barik
Eman diezadala biziak arnasa
Ene kutuna bizi dadin