lunes, 5 de noviembre de 2018

B

B hizkia marraztu dot eskuan
Baltza
Hedakorra.
Tinta baltz pozointsuagaz,
akea ekarriko deustelakoan,
B hizkia margoztu dot
Eskuan
Herioa
Zoriona
B
akea

miércoles, 31 de octubre de 2018

bidelagun behar zaitut


-->

Karmengo ama ederra,
Larrako lora eztia,
Izan zakidaz gaur eta beti,
neure bidelagun  estua

Ez deutsut eskatuko
arantzak kentzea,
bidea leuntzea,
lepoan daroadazan zamak arintzea.

Amakide behar zaitut, eder hori.
Neure minaren atseden,
ahul nagoanean indar,
neure iluntasunaren argi.

Zure eskutik jaso neban
neure bizitzako  altxorra.
Zeure bidetik eroan nagizu,
 zure magal bero bigunera.

Baina ez nagizu oraindik eroan,
eginbeharrak daukadazan artian.
Zeure eskutik  bai eroan nagizu,
hemengo zeregin guztiak
amaituta daukadazanean

miércoles, 24 de octubre de 2018

ez naiz

Ez naiz nintzena
Eta nintzena ere ez zan ona
Baina ez naiz
Ez
Nintzena
Beste bat naiz
Naizena