jueves, 20 de septiembre de 2012

Azkena!

Errautsak harrotu zaizkit gaur,
hilak jagi,
mamuak piztu .
 Ilargi amandrek hartu du gaur Eguzkiren lekukoa.
Gaizto hori!
Berriro aitzurra hartu behar;
beste behin ere,
 lurrean
 zuloa egin behar.
Enegarrena da lur hezean sartzen naizena.
Azkena!

lunes, 10 de septiembre de 2012

Eskapan neskatila

Begirada okerrez
Josia
Ondotik joan zait 
Neskatila

Atzo goizean egina, gaur gabaz heldua
Betiko joanda
Ule zuritik eskapan
Ihesi
Belardi freskoagotara
Azal finago
Buru beltzago
Oin arinago
Gihar tinkokago
Non ote?

Joan egin zait ondotik
Atso  zimurtu hau  utzirik