miércoles, 31 de octubre de 2018

bidelagun behar zaitut


-->

Karmengo ama ederra,
Larrako lora eztia,
Izan zakidaz gaur eta beti,
neure bidelagun  estua

Ez deutsut eskatuko
arantzak kentzea,
bidea leuntzea,
lepoan daroadazan zamak arintzea.

Amakide behar zaitut, eder hori.
Neure minaren atseden,
ahul nagoanean indar,
neure iluntasunaren argi.

Zure eskutik jaso neban
neure bizitzako  altxorra.
Zeure bidetik eroan nagizu,
 zure magal bero bigunera.

Baina ez nagizu oraindik eroan,
eginbeharrak daukadazan artian.
Zeure eskutik  bai eroan nagizu,
hemengo zeregin guztiak
amaituta daukadazanean

No hay comentarios: