miércoles, 29 de diciembre de 2010

mirariak

Gabonak bitarteko garaiak arraroak dira oso, edo behintzat, arraro iruditzen jataz niri. Sinesten ez doguzan gauzak ospatzen doguz, gure talde irudimenak ( edo behar bada, egunerokotasunean zeozer zirraragarri sartu behar dogulako) sortutako pertsonaiak familikide egiten doguz eta hareen izenean etxeak opariz betetan doguz.
Bitxiak dira gabonak, urte beteko etsipena itxaropen bihurtzen da . Neuk be aitortu behar dot "miraria" eskatzen deutsedala, urtero Bilboko Gran Via kaletik etorten jakuzan errege magoei. Gero, jakina, miraria nik neuk egin ezean, ez da gertatzen..................
Baina batzuetan, kasualitatea, zori ona edo dana dalakoa mirariz jantzita agertzen jaku, eta esan behar dot holangoetan " miraria! miraria! aldarria argi eta ozen esatea gustuko dodala. Ibai izeneko txiki bateri gabon aldian etorri jako behar beharrezko izan dauan oparia.
Olentzero izan ete da, ala beste "sozioen" laguntasunagaz egin ete dau?

2 comentarios:

Anónimo dijo...

urte barri, barri barri, ez dekonak dekonari, nik ez dekot eta niri ez doztenak emoten: txarri belarri.

auzokoa

kae dijo...

Auzokoari: Ezer baino lehen, eskerrik asko zure iruzkinagaitik. Zugaz nago, horreek esaera zaharrak gorde egin behar doguz.